Adierazpen askatasunaren hari muturrak, 2015eko testuinguruan izenburupean, solasaldia egiten ari dira Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen. Martin Ugalde Foroak antolatuta, Laura Mintegi idazle, irakasle eta PEN klubeko presidente ohia eta Hedoi Etxarte poeta aritu dira aurrez aurre.
Charlie Hebdo-ko marrazkilarien aurkako erasoa ezinbesteko abiapuntutzat hartuta aritu dira biak solasean, broma eta irain egiteko askatasunaz; dagoen neurriaz edota egon behar duenaz. Nork egiten duen barre, nori egiten dion, eta norentzat —alegia, zein irakurlerentzat—, gakotzat jo du Etxartek. Charlie Hebdokoek "guztiaz" barre egiten zutela ziotela-eta, Etxartek uste du hori ez dela horrela, aukeraketa bat dagoela beti, eta ez dela berdina Frantzian islamaz barre egitea edo kristautasunaz.
Zibilizazio kontzeptuaren kontra @lauramintegi: "Arazoa ez dago kulturen artean; gatazka agrabiotik sortzen da" http://t.co/WJE39gN2kj
— Jon Olano (@olano_urkia) February 26, 2015
Mintegik sakondu du horretan: "Ez dago kulturen arteko arazorik". Haren ustez, gatazkak "agrabiotik" sortzen dira, kultura bateko kideak irainduta sentitzen direnean. Botere desoreka bat jo du Mintegik gatazkaren erro gisa; oreka horretan goran edo beheran daudenek ez dute berdin bizi irain bat. "Umoreak askatzeko balio du, edo zapaltzeko? erabileraren arabera", azaldu du Etxartek.
.@hedoi_etxarte: "Umoreak askatzeko balio du, edo zapaltzeko? erabileraren arabera" http://t.co/WJE39gN2kjpic.twitter.com/xzUX4JgHeX
— Jon Olano (@olano_urkia) February 26, 2015
Martin Ugalde Foroak antolatutako azken ekitaldia azaroan izan zen; Anjel Lertxundi eta Joan Mari Torrealdai izan ziren hizketan, Martin Ugalde gogoan solasaldian.