Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloarekin urtarrilaren 12an egingo den mobilizazio orokorrak jaso dituen dozenaka eta dozenaka atxikimenduetatik esanguratsuenak ere aurkeztu ditu presoen eskubideen aldeko mugimenduak, protestarako baimen eskaera ertzain-etxean ofizialki aurkeztu ondoren.
Protesta babestu dutenen artean dira Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna, ezker abertzalea, Ezker Batua-Berdeak, Euskal Komunistak-PCPE eta Gorripidea alderdiak, dozenaka gizarte eragile, eta sektore ugaritako pertsona ezagun asko.
Nazioartetik ere babes zabala jaso du deialdiak, besteak beste Argentinatik -80 bat kazetari, irakasle, abokatu eta gizarte eragile-, Tunisiatik, Kataluniatik, Galizatik, Aragoitik zein Madrildik.