Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak gizartearen adiskidetzea lortzeko argitalpen bat landu du. Lokarriren arabera, bake prozesuan hiru prozesu daude: indarkeriaren behin betiko amaiera ziurtatzeko prozesua, elkarrizketa politikoarena eta gizartearen adiskidetzearena. Azken horren erronkak zeintzuk diren azaldu ditu, prentsaurrekoan aurkeztu duen dokumentu batean. «Adiskidetzeko prozesua zauriak sendatzera bideratuta dago, eta, era berean, behar bezalako oinarriak jarri nahi ditu aurrerantzean horrelako indarkeria aldirik ez izateko, giza eskubideak ez urratzeko eta kanporaketarik ez izateko».
Lokarriren ustez, orain «egoera berria» sortu beharra dago, giza eskubide guztiak errespetatzeko eta sufrimendu esparruak ezabatzeko. Etorkizunean, berriz, oinarriak jarri beharko direla dio, «berriz ere gatazkaren kudeaketa hondagarririk gerta ez dadin». Helburu horiek lortzeko hamar erronka bildu ditu Lokarrik dokumentuan: «Egia, memoria, biktimen aitorpena, eragindako kaltea aitortzea, gizarte ekarpena, gizatiartzea, kultura politiko berria, ez errepikatzeko konpromisoa, metodo baketsua eta demokratikoa eta bakearen kultura».
Adiskidetze prozesua abiatzeko proposatu du Lokarrik
Giza eskubide guztiak errespetatzeko «egoera berria» sortu behar dela dio herritarren sareak landu duen argitalpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu