Irudia.Gasteiz
AEB-ETAKO ENBAXADOREAREN BISITA
Alan D. Solomont AEBetako Espainiako eta Andorrako enbaxadorea Euskal Herrian izan zen atzo, agintari eta buruzagi politiko zenbaitzuekin biltzeko egindako bisitan. Goizean Sabin Etxean izan zen, eta han EAJren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Iñigo Urkullurekin batzartu zen egoera politikoaz eta ekonomikoaz mintzatzeko. Eguerdian, berriz, Ajuria Enera joan zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezekin biltzeko. Argazkian, Solomont eta Lopez .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu