Ikerketa

Agoizko herritar bat hilda agertu da Irati ibaian

Foruzaingoa ikertzen ari da afera. Hildakoak Parkinsonen gaitza pairatzen zuela zabaldu dute.

Suhiltzaileek zabalduriko irudia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2021eko apirilaren 13a
08:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Agoitzen (Nafarroa) galdutako pertsona baten gorpua Irati ibaian topatu zuten atzo, 21:16 aldera. Nafarroako suhiltzaileek zabaldu dutenez, Errotako Bidearen inguruan aurkitu zuten. Suhiltzaileek eurek atera zuten.

Foruzainak afera ikertzen ari dira. Zabaldu dutenez, hildakoak Parkinsonen gaitza zuen, baina oraindik ez dute azaldu horrek zer lotura duen heriotzarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.