Agur t'erdi

2015eko abenduaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaldunon aspaldiko ametsa egia bihurtzen dugu EGUNKARIA plazaratzean, eta milaka euskaltzaleren bultzadari esker ekiten diogu bide berri honi. Azken urteotan euskal kulturak lortu duen elkartasunik zabalenaren babesean sorturik, egunkari nazional, euskaldun, independiente eta zabala eskaintzea da gure ahalegina. Aurrerapen teknikoen erabilera egoki batekin, EGUNKARIA burutzen dugun ekipo osoak euskarazko prentsari Euskal Herrian saltzen diren erdarazkoen artean leku duin bat egitea du helburu, euskaldunak eguneroko informazioa bere hizkuntzan hartzeko duen eskubidea erabili ahal izan dezan. Ziur gaude beren publizitatea eskainiko diguten enpresei, euskarazko edozein mediok behar dituen dirulaguntzak eman behar dizkiguten erakunde publikoei eta funtsean gure bultzatzaile sutsuenak ditugun euskaltzaleen babesari esker, EGUNKARIAk etorkizun oparoa izango duela. Euskal nazioaren eta euskararen aurrerapenaren alde lehiatu direnentzako da gaur gure oroimena, zailtasunen beldurrik gabe projektua martxan jartzen laguntzen duten guztientzako gure esker ona eta Euskal Herri osoarentzako gure EGUNKARIA.

EGUNKARIAren 1. zenbakiko mezua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.