Auto batek 17 urteko gazte bat harrapatu zuen atzo arratsaldean, Agurainen (Araba). Larri zauritu zen, eta gaur goizean hil egin da. Ezbeharra 17:15 aldera izan zen, adingabea bizikletan zebilela. Santiago ospitalera eraman zuten, zauri larriak baitzituen.