Ingurumena

Aguraingo Egileor ibaian izandako isuri bat ikertzen ari dira

Aldanondo gaztandegiko sutearen ostean izan zen isuria, eta hainbat arrain eta karramarro hil dira haren ondorioz.

Isuria izan da Aguraingo Egileor ibaian. BERRIA
2018ko abuztuaren 22a
07:13
Entzun

Jaurlaritzaren Uraren Agentziak jakinarazi du Egileor ibaian izandako isuri bat ikertzen ari direla. Haren arabera, abuztuaren 13koa da isuria, Aldanondo gaztandegiko sutea piztu zen egunekoa, eta, haren ondorioz, hainbat arrain eta karramarro hilik agertu dira.

Asteartean jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek, eta isuria izan den gunera joan ziren agentziako teknikariak. Hala, hartu beharreko neurriak zehaztuko dituztela iragarri du Uraren Agentziak, berriz halakorik gerta ez dadin.

Abuztuaren 13an, Aguraingo Aldanondo gaztandegian piztutako suteak eraikinaren bi heren kiskali zituen. Biltegian piztu zen sua, goizaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.