Euskal presoak

Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika presoen egoera aztertuko du elkarte batek

Alboroteko espetxean (Granada, Espainia) daude preso, eta bakartuta dituzte maiatzetik.

Ermuko Emakumeen Asanbladak ekainean egindako elkarretaratzea, Delgadoren eta Mujikaren egoera salatzeko. EEA
jon olano
2018ko otsailaren 16a
14:19
Entzun

Granadan giza eskubideen alorrean lan egiten duen elkarte bat harremanetan jarri da Delgadorekin eta Mujikarekin, bertatik bertara ezagutzeko Alboroteko emakumezko presoen egoera, emakumeen moduluko garbitasuna eta, zehazki, bi euskal presoen egoera. Izan ere, maiatzean eraman zituzten bakartze modulura. Elkarteak hilabeteak diraramatza interesa azaltzen gaiaren inguruan, eta interes hori zabaltzen ari dela azaldu dute, Andaluziako Arartekoa ere harremanetan jarri baita bi presoekin.

Ermukoa (Bizkaia) eta Donostiakoa dira bi presoak. Bizkaiko herritik, Gipuzkoako hiriburutik eta Alboroten dauden gizonezko euskal presoen sorterrietatik martxa bat egingo dute martxoaren 3an, Mujikari eta Delgadori elkartasuna adierazteko. Kartzela berean dauden euskal presoek Mujikaren eta Delgadoren egoera salatu izan dute hilabeteotan.

Emakumezkoen bederatzigarren moduluko kide dira Mujika eta Delgado. Uko egin zioten ez zegozkien lan behartuak egiteari, eta horregatik bakartu zituzten: komunak ez garbitzeagatik, zehazki. Salatu dutenez, espetxeko zuzendaritzak neurriak gogortu dizkie gizonezko euskal presoei ere, eta horiek bikoteka sakabanatu dituzte kartzelako 11 moduluetan zehar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.