'Ahotsa.info'-ren kontra jo du AUGC elkarteak

2016ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AUGC Guardia Zibilaren elkarteak Ahotsa.info informazio atariaren kontra jo du, eta Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari eskatu die bertan behera uzteko atariari ematen dizkioten diru laguntzak, hedabide horretan «Guardia Zibilak Nafarroatik alde egitearen aldeko kanpainei hauspoa eta sostengua» ematen dietelakoan.

Guardia Zibilaren elkartearen ustez, «lotsagarria» da «Guardia Zibilaren langileen kontrako jazarpena eta bakartzea sustatzen dutenak» diru publikoz laguntzea.

El Mundo Espainiako egunkariak Ahotsa.info-ri buruz argitaraturiko artikulu baten haritik egin ditu AUGC-k adierazpen horiek. Atariaren kontrako erasoak ugaltzen ari direla ikusita, «urgentziazko batzarra» egingo du Ahotsa.info-k gaur Zabaldi elkartean (Iruñea), 20:00etan, eta hara joateko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.