Politika

Ahotsak bultzatzeagatik Aznarezi PSNtik egin zaizkion kritikak "gogorregiak" iruditzen zaizkio Ripari

Vicente Ripa Espainiako Gobernu sozialistaren Nafarroako ordezkaria ez dator bat Ainhoa Aznarez zinegotziari beren alderdi barrutik egin zaizkion kritikekin: "gogorregiak" iruditu zaizkiola agertu du Ripak. Ahotsak ekimena bultzatzeagatik jaso ditu kritika horiek Aznarezek, eta PSN uzteko iradokizuna egitera iritsi dira.

2006ko maiatzaren 26a
19:19
Entzun
ETB2ko El Punto saioan egin ditu adierazpen horiek Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak. Auziari buruzko galdera egin diotenean, elkarrizketa horretan ez zegoela PSNko kide gisa Gobernuaren ordezkaritzan baizik nabarmendu du Ripak, eta, beraz, ezin duela agertu Aznarezek ekimen horretan parte hartzea egokia iruditzen zaion edo ez.

Nolanahi ere, Iruñeko Udaleko zinegotziak PSN barrutik, eta zehazki, zenbait emakume alderdikidek sinatuta, jaso dituen kritikak "gogorregiak" izan direla iritzi dio. Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiak alderdia uzteko gonbitea egin zion Aznarezi. Nolanahi ere, auzi horiek alderdi barruan eta hartarako dituzten bitarteko demokratikoen bidez konpondu behar direla nabarmendu du.

Ripak azpimarratu du PSNren une honetakoa egitekoa Zapatero Espainiako gobernuburuak abiatutako prozesua bultzatzea dela.

Ahotsak ekimenean PPkoak eta UPNkoak izan ezik Euskal Herri osoko alderdi guztietako emakumeak batu dira, bakea eta konponbidea bultzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.