Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

AHTa azpiegituren «bihotz» bihurtuko du EAJk

Azpiegituren sarea hobetzeko plan bat onartzeko, erakundeen arteko akordioak egiten saiatuko da Urkullu

Erredakzioa
Bilbo
2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Azpiegitura berriak sortzeko ahalegin berezia egingo du EAJk. Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalearentzat, etorkizunari begira funtsezkoa da mugikortasuna eta azpiegitura handien sistema garatzea, eta horren aldeko apustu argia egin du, EAJren Bizkaiko hautagaien zerrenda aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian. Jeltzaleek proposatu dituzten azpiegituren artean, lehendakarigaiak argi du lehentasuna: abiadura handiko trena. Sutsu defendatu du trenbide proiektua, eta agindu du aurrerantzean ere hala egingo duela: «AHTa izango da Euskadiko bihotz hodien sistema».

Urkulluk uste du «berrikuntza, sorkuntza eta etorkizuneko ekonomia ondo komunikatutako herrialdeetan» garatuko dela; «mundura irekita dauden eta mugikortasun gaitasun handia duten tokietan» sustatuko dela ekonomia. «Ondoen lotuta dauden herrialdeak izango dira berritzaileenak». Hortaz, «berritzaileena» izan nahi du Urkulluk, eta hartarako sustatuko du abiadura handiko trena.

AHTak, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotuko dituela gogorarazi du lehendakarigai jeltzaleak: «Horrek aukera handiak ematen dizkigu herri gisa, Euskadiko barne kohesioa eta gure hirien arteko osagarritasuna erraztuko dituelako».

Ahaleginak batzeko deia

Egitura hori eraiki ahal izateko, ordea, elkarlana beharrezkoa dela esan du Urkulluk. Beraz, hitzeman du lehendakari baldin bada «erakundeen arteko akordioak» lortzen saiatuko dela, «buruko mugak gainditu» eta azpiegituren sarea hobetzeko plan bat onartzeko helburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.