AHTaren aldeko jardunaldi batzuk egingo dituzte, eta protestara deitu dute

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Gipuzkoako garapen ekonomikoan abiadura handiko trenak izango duen eraginari buruzko jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 6an eta 7an Donostiako Kursaal jauregian. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak eta Euskal Trenbide Sareak antolatu dituzte jardunaldiak. Ernesto Gasco jarduneko Garraio sailburuordeak azken hiru urteetan AHTari Gipuzkoan emandako bultzada nabarmendu du. «Espero dugu,gainera, urtea amaitu aurretik Europako Batasunak behin betiko lehentasunen artean onartzea Ardatz Atlantikoa, eta diru laguntza gehiago eskuratzea». Jardunaldi horiek «propaganda besterik ez» dela salatu du AHT Gelditu Elkarlanak, eta elkarretaratzera deitu hilaren 6rako Kursaaleko atarian, 09:00etan.

Larunbatean AHTaren aurka Baionan egindako manifestazio «arrakastatsuaren» ostean, egitasmoa bertan behera uzteko eskatu dute beste behinErrobi, Hego Lapurdi eta Aturri-Errobi Herri Elkargoek. «Finantzatu daitekeen egitasmo bakarra egungo trenbidea berritzea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.