«Abiadura handiko trenari bai!» mezua da entzunen otsailaren 9an Baionako karriketan. AHT bide berriaren aldeko «mobilizazio egunera» deitu dute Akitania mailako merkataritza eta industria ganberetako presidenteek. Hain zuzen, Bordele eta Hendaia arteko AHT bide berriaren aldekoak kezkaturik eta haserre dira,abenduaren 15ean Parisen iragangarraio sistemari buruzko mintegiaz geroztik. Orduan, Bordele eta Hendaia arteko AHT proiektua kolokan geldituko zela adierazi zuen Nathalie Kosciusko-Morizet Frantziako Ekologia eta Garraio ministroak. Egitasmoaren «egokitasun ekonomikoa» aztertzeko, ikerketa «independente» bat egiteko eskatu zuen ministroak.
Arduragabekeriatzat jo duteKosciusko-Morizeten erabakia Akitania mailako merkataritza ganberetako presidenteek. «Atzerapauso bakoitza huts estrategiko bat litzateke», Andre Garreta Baionako ganberako buruaren hitzetan. Bertako ekonomiaren garapenarentzat AHTa ezinbestekoa dela erranik, orain estatuak egitasmoa bertan behera uztea «kriminala» litzatekeela uste dute. AHT proiektuak eta horiei begira burutu ikerketak bertan behera utzi eta egungo trenbide sarea «modernizatu» behar zela jakinarazi zuen mintegian Kosciusko-Morizetek.
Frantziako gobernu mailako batzorde bat ari zen irailaz geroz trenen sareari buruz gogoetatzen. Sarearen mantentzeak dakarren kostu «jasanezinak» izan zuen garrantzi handia erabakiak hartzeko orduan. Frantziako eta Ipar Euskal Herriko trenbideen kudeaketak 7.000 milioi euroko kostua du urtean, eta 1.000 eta 1.500 milioi euro arteko zuloarekin bukatzen du urtea RFF enpresak. AHT egitasmo berriek zuloaren handitzea ekarriko dutela uste du batzarrak.
Bordeletik eta Pauetik gutuna
Erabaki hori ez onarturik, gutun bat bidali zion ostiralean Francois Fillon Frantziako lehen ministroari Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteak. Egitasmoarieta hori gauzatzeko egutegiari buruzko «berme argiak» eskatu zizkion, argi utziz «erantzun argirik ez balitz» Tours-Bordele atalaren ordainketa ez duela segurtatuko.
Akitaniako Kontseiluak ere berdin egin zuen Fillon eta Kosciusko-Morizeti idatziz. Gutunean, egitasmoaren garrantzia azpimarraturik, hura sostengatzen segitzeko eskatu zieten. Ezkerreko Fronteak eta Europe Ecologie Berdeak taldeek ez zuten izenpetu gutuna.
AHTaren aldekoak mobilizatuko dira Baionan otsailaren 9an
Bordele eta Hendaia arteko AHT bide berria Frantziak kolokan jarri izana ez dute onartzen merkataritza ganberek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu