Hainbat eragile politikok, sozialek, sindikalek eta ekologistak babesa eman diote AHT Gelditu! Elkarlanak biharko Hernanin (Gipuzkoa) antolatu duen mobilizazio nazionalari. Eragile horiek herritarrei dei egin diete AHT abiadura handiko trenaren aurka egingo den giza katean parte hartzera. Protesta 17:00etan abiatuko da, Osinaga auzoan dagoen Elorrabi sagardotegiko aparkalekutik. Inguru horretan hasiak dituzte tren lasterraren zati bat eraikitzeko lanak, eta kaltetutako lurrak inguratuko ditu giza kateak.
AHT Gelditu! Elkarlanak larunbateko mobilizaziora deitu ditu herritarrak, «ekonomian, gizartean eta ingurumenean kalte larriak eragiten dituen proiektua» gelditu dezatela eskatzeko. Giza kateaz gain, beste hainbat protesta ere prestatu dituzte. Hernaniko AHTaren aurkako taldeak Urumea ibaiaren jaitsiera antolatu du. Ereñotzu auzotik abiatuko dira, 11:00etan; arratsaldean, Hernanira iritsitakoan, Osinaga auzoko giza katean parte hartuko duten herritarrekin elkartuko dira.
AHTaren aurkako giza katera deitu dute hainbat eragilek
Mobilizazio nazionala egingo dute bihar, Hernanin; giza katea Osinaga auzoan hasiko da, 17:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu