AHT

AHTaren Erriberabeitiko biaduktuaren aurka egin dute Arabako Batzar Nagusiek

PPk bat egin du EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen mozioarekin, eta alternatibak eskatu dizkiete Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.

inaut matauko rada
2024ko apirilaren 15a
15:30
Entzun

Espainiako Gobernuak abiadura handiko trena Erriberabeititik (Araba) pasatzeko duen proiektua arbuiatu dute Arabako Batzar Nagusiek, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen proposamenez eta PPren aldeko botoei esker. Gaur onartu dute mozioa, Mugikortasun eta Azpiegitura Batzordean, aurreikusita dagoen proiektuak «izugarrizko eragina» izango duelako herrian, ingurumenari, akustikari eta paisaiari dagokienez.

Proiektua gaitzesteaz gain, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatu diete beste bide batzuk aztertzeko aurreikusitako proiektuak izango duen eragina gutxitzeko. EH Bilduk argitaratu duen oharraren arabera, mozioa «presaz» onartu dute proiektuaren lizitazioa edonoiz egiteko aukera dagoelako, eta horrek ezinezkoa egingo luke behin onartuta beste proiektu bat egin ahal izatea.

Koalizio abertzaleak adierazi du tokiko entitateei erantzunez hasi zutela mozioa onartzeko prozedura; otsailaren 19an azaldu zituzten Erriberabeitiko Udalak eta Quintanilla de la Riberako Administrazio Batzarrak proiektu horren aurkako argudioak, Arabako Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Azpiegituren Batzordean.

Burgos (Espainia) eta Gasteiz arteko AHTaren zati bat da gaitzetsi dutena, hain zuzen ere Gasteiztik joango den trena Miranda Ebrorekin (Burgos, Espainia) konektatuko duen bidea. Egitekoak diren proiektuaren arabera, zubibide bat eraikiko dute Miranda Ebroraino, eta Erriberabeitiko etxe batzuetatik 200 metro eskasera pasatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.