Mugitu plataformak deituta, abiadura handiko trenaren aurkako pintaketak egin dituzte Euskal Herriko hainbat errepidetan. AHT ez! etaAHT gelditu! leloak idatzi dituzte Iruñean, Donostian, Andoainen (Gipuzkoa), Altsasun, Lizarran eta Irurtzunen (Nafarroa), besteak beste.
Iragan astelehen eta asteartean egin zituzten pintaketak. Mugitu plataformak deitu zuen ekintza horiek egitera, proiektuaren aurkako mugimenduaren «kriminalizazioa» salatu eta AHTaren aurkako desobedientzia sustatzeko. Gainera, proiektuaren aurka egiteagatik auzipetuak izan direnei elkartasuna adierazi die Mugituk.
Hemendik aurrera eta maiatzaren 11ra arte, ekintzaren helburuekin bat egiten duen orori pintaketak egiteagatik bere burua erruduntzat jotzeko kanpaina abiatuko du taldeak, ondoren, zerrenda hori Iruñeko Auzitegian aurkezteko.
Ikerketak, bertan behera
RFFk bertan behera utziko ditu AHTaren Lapurdiko ataleko animalia eta landarediari buruzko ikerketak. Berri hori jakinarazi zuen atzo AHT bide berrien ikerketa daraman RFFko enpresak, Urruñako auzapezari helarazitako gutun baten bidez. Izan ere, herritarrek ikerketa lanak egiten ari zen RFFko langile bat atzeman zuten. Berehala zabaldu zen deia herrian, eta 80 herritar joan ziren langilearengana, egiten ari zen ikerketa bertan behera uzteko eskatzeko. Langileak agiri bat erakutsi zuen, baina ez zen legezkoa. Horregatik, RFFk onartu behar izan du ez duela ikerketa hori egiteko baimenik eta ez duela beste saiorik aginen. Adierazpena idatziz egiteko exijitu zien Odile Del Coral Urruñako auzapezak.
AHTaren kontrako mezua, hormaz horma
Mugituk trenaren aurkako pintaketa sorta bat egin du, kontrakoen «kriminalizazioa» gaitzesteko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu