Abiadura handiko trenaz ez ezik, beste hainbat azpiegitura erraldoiri buruz ere eztabaidatuko dute gaurtik aurrera Hernanin (Gipuzkoa) egingo den AHTaren kontrako kanpaldian. Trenaren kontra egingo den 16. kanpaldia izango da aurtengoa eta Arritxu eskola zaharrean egingo duten, Osinaga auzoan, igandera bitartean.
Datozen egunotan hainbat eztabaida eta hitzaldi izango dira Hernanin. AHTa, energia nuklearra, krisia, adingabeentzako zentroak, eta bestelako makroproiektuak aztertuko dituzte, besteak beste. Era berean, ostegunean Oindi mendira martxa egingo dute, AHTak eragingo duen lekuak ikusteko; eta igandean, berriz, bizikleta martxa Donostiara arte.
AHTaren kontrako XVI. kanpaldia hasiko dute gaur Hernanin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu