Tren lasterra

AHTaren lan gehiagoren ardura Jaurlaritzari emateko ituna sinatu du Madrilek

AHTaren lanak azkartzeko inbertsioa 700 milioi inguru handitzea aurreikusi du Espainiako Gobernuak.

Iñigo De la Serna Sustapen ministroa eta Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramailea, gaur, Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian, Madrilen. ANGEL DIAZ, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko abenduaren 1a
15:02
Entzun

Kupoaren murrizketaren bidez ordainduko dizkio Rajoyren gobernuak Eusko Jaurlaritzari bere gain hartuko dituen lanak, Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak azaldu duenez. Hala, 2006an bi gobernuek sinatu zuten hitzarmena moldatzea adostu dute. Hasierako hitzarmenean aurreikusten zen 1.642 milioi euroko ordainketa 2.343 milioira aldatuko da.

De la Sernak adierazi duenez, Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari "egonkortasun handia" emango dio akordioak, eta "bultzada erabakigarria" izango da AHTaren proiektuarentzat.

Hitzarmen berriarekin, Jaurlaritzak AHTaren ibilbideko hainbat lan hartuko ditu bere gain Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.