AHTaren Tours-Bordele zatia ordaintzea onartu du Kontseilu Nagusiak

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Paueko Kontseilu Nagusiak ostegunean egin zuen osoko bilkuran ez zen ezustekorik gertatu, eta, iragarri bezala, AHTaren Tours-Bordele zatia ordaintzea onartu zuten. Horretarako, abantzu 80 milioi euroko aurrekontua onartu zuten. Proposamenak aldeko 32 boz ukan zituen, hiru aurkako eta bi abstentzio. Hamabost kontseilari nagusik ez zuten parte hartu bozketan, horien artean Max Brisson UMPko kontseilari nagusiak eta Jean Jacques Lasserre Forces 64 alderdiko kontseilari nagusiak. Ingurumenaren aldeko elkarteek salatu dute hautetsien jarrera, eta azpimarratu dute ez dutela soilik onartu aipatu atala, baizik AHT xedea, bere osotasunean. Ondorioz, Lapurdiko AHT atala onartu dutela salatu du CADEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.