AHT abiadura handiko trenarentzako zundaketak egitera joan dira gaur goizean bi langile Biriatuko lur batzuetara, Lapurdin. Lur sail pribatu batera sartu dira, horretarako baimenik ez zutela. ATHaren aurkako zenbait herritar bildu dira lekura, kexatu, poliziak etorri, eta zundaketak egiten ari ziren bi langileak atxilotuta eraman dituzte, lurretara baimenik gabe sartzeagatik.
Biriatun, ordea, lurjabe batek bi langile atzeman ditu, ustekabean, bere lurretan, gaur goizean. Azterketa geoteknikoak egiteko aparailuak ezartzen ari ziren. Jabeak Poliziara dei egin du, ez baitzuen azterketa horiek egingo zituzten berririk. AHTaren aurkari zenbait ere fite gerturatu dira lekura, eta bidea blokatu dute. Poliziak atxilotu egin ditu bi langileak, lurretan sartzeko baimenik ez zutela ikusi dutelarik.
RFFko ordezkari Andre Baylek esana zuen hurrengo lur azterketa geoteknikoak ez zituztela egingo, baizik eta erabilera pulikoko inkesta baten barruan. Eta 2013ko bigarren erditik aurrera hasiko zirela. Arratsean agiri batean azalpenak emanen dituela erran du RFFk.