Espainiako Gobernuak aurrekontua jaitsi egin duen arren, AHT abiadura handiko treneko obrak «azkartu» egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramaileak adierazi du «ahal den bezainbat» azkartuko dituztela tren lasterraren bidea egiteko obrak. Madrilek %68 jaitsi du Nafarroan inbertsioak egiteko aurrekontua.
Obrak azkarrago eginda diru gehiago lortzeko itxaropena du UPNren gobernuak. «Erritmoa azkartuta, administrazioek egin beharreko ekarpena handiagoa izango da. Gure nahia, beraz, erritmoa areagotzea da». Onartu du zaila izango dela, baina atea ez du itxi eledunak: «Agian, iragarri baino azkarrago joan gaitezke».
AHTko obrak azkartu nahi ditu UPNk, Madrilek dirua jar dezan presio egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu