AHT abiadura handiko treneko obrak egin ahal izateko kontzertu ekonomikoa erabiltzeko eskatu dio Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak Eusko Jaurlaritzari. EAEn egin beharreko inbertsioak ezin direla atzeratu uste du EAJk, eta, horretarako, kontzertua erabiltzea proposatu du.Modu horretan, «inbertsioei eutsi, eta gaur inbertitzen dena bihar hazkunde izatea» lortu nahi du EAJk. Urkulluk gogoratu du formula hori Gipuzkoan erabiltzen hasi dela AHTko lanak egiteko, eta «posible» delagainerako zatietarako ere erabiltzea.
Forondako aireportura (Araba) egindako bisitan egin du proposamena Urkulluk. Aireportuan ez ezik, AHTko lanetan ere inbertsioei eustea «Euskadiren etorkizunerako» ezinbestekoa dela nabarmendu du bertan. Hala, Espainiako Gobernuari akordiorako eta lankidetzarako proposamena egin dio EAJko lehendakarigaiak: «Akordioa eta lankidetza proposatzen ditugu, geldirik ez geratzeko eta inbertsioak mantentzeko».
Abiadura handiko treneko inbertsioetan ez ezik, Espainiako Gobernuak Forondako aireportuaren gainean duen politikak «Euskadiri kalte» egiten diola salatu du Urkulluk. Izan ere, jeltzaleentzat, «ezinbesteko azpiegitura» da Foronda Arabaren etorkizunerako, eta hura bisitatzeaz bat, eskaerabat eginnahi izan dio Urkulluk Espainiako Gobernuari: aireportuari «berehalako irtenbidea» emateko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aireportuen kudeaketaren eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko eskatu dio. «Euskaditik bertatik kudeatzen badugu, hobeto egingo dugu», azpimarratu du.
EAJk Forondako aireportuari emandako babesa Espainiako Sustapen Ministerioak hartutako erabakiaren ostean etorri da. Izan ere, egoera zailean utzi du Espainiako Gobernuak Arabako aireportua. Urtean 500.000 bidaiari baino gutxiago jasotzen dituzten aireportuetako ordutegia murriztuko zuela iragarri zuen ekainean Sustapen Ministerioak, eta neurriak bete-betean eragin dio Forondako aireportuari. Hala, lehen zabalik zegoen orduen erdiak dago orain aireportua zabalik.Neurri hori ezartzea «oker larri bat» dela eta «atzerapauso ulertezina» dela salatu du Urkulluk.
Hori horrela, Urkulluksalatu du ez duela «inolako zentzurik» merkantzien garraiorako «estatuko laugarren aireportu dena» ixteak, eta eguneko 24 orduak zabalik uzteko exijitu dio Espainiari. Jeltzaleek egindako proposamenak oinarri sendoa duela azaldu du EAJko lehendakarigaiak: «Etorkizuneko hiri eta herrialdeak munduarekin ondoen konektatuak eta irekien daudenak izango dira».
Zorrak itota
Urkulluk nabarmendu du zorrak gobernuek inbertitzeko duten gaitasuna «estutzen» duela, eta, ondorioz, «herrien etorkizuna ere itotzen» duela. Espainiak inbertitzeko zuen ahalmena, esaterako, zorra jaten ari dela esan du, eta EAE ere bide beretik doala ohartarazi: «2009. urtean, 80 milioitik beherako finantza zama ordaintzen genuen; datorren urtean, 400 milioitik gora izango da, eta 2014an,800 milioitik gorakoa».
Datu horiek eskuan, Eusko Jaurlaritza datozen urteetan inbertitzeko eta enplegua sortzeko«hipotekatuta»dagoela iritzidio EAJko lehendakarigaiak, eta, horregatik, ezinbestekotzat jo du«zorroztasun eta eraginkortasunaren» bidera itzultzea.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
AHTrako inbertsioak aurreratzeko eskatu dio Urkulluk Jaurlaritzari
Forondako aireportuari «berehalako irtenbidea» ematea galdegin dio EAJko lehendakarigaiak Espainiako Gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu