AHT

AHTren aurkako ekimenean atxilotutako zortzi lagunak epailearen aurrean deklaratzen ari dira

Madrilera eraman dituztela zabaldu da hasieran, baina Gasteizen daude. Larunbatean atzeman zituen Ertzaintzak, Urbinan, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioaren ostean, trenaren lanak ikustera abiatu zirenean.

2009ko urtarrilaren 19a
19:21
Entzun
Ertzaintzak larunbatean Urbinan (Araba) AHTren aurkako mobilizazioan atxilotu zituen zortzi lagunek ertzainen esku jarraitzen dute, Gasteizen. Hasieran zabaldu da Madrilera eraman dituztela, Espainiako Auzitegi Nazionalera, baina ez da hala. 18:15etik epailearen aurrean daude deklaratzen.

AHT Gelditu! Elkarlanak han deitutako manifestazioa jendetsua izan zen. Ondoren dozenaka lagun lanak ziren tokira joan ziren eta, lanetara heldu aurretik, Ertzaintza oldartu egin zitzaien. Lanetan sartzea eta poliziei erasotzea leporatzen diete zortzi lagunei.

Bertan izan zirenek azpimarratu zuten oldarraldia arrazoitzeko inolako probokaziorik ez zela egon manifestarien partetik, eta lanetara heldu aurretik gertatu zela.

Jendea atxilotzeaz gain, dozenaka lagun identifikatu zituen Ertzaintzak istiluak gertatu ziren tokian, toki hartatik Urbinarako bidean eta auto eta autobusak zeuden tokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.