AHT

AHTren lanak "lehenbailehen" hasteko, kostua behin-behinean bere gain hartzeko prest dago Nafarroako Gobernua

Miguel Sanz presidentea haserre agertu da Madrilek azpiegitura Nafarroa Garaian eraikitzeari "trabak" jartzen dizkiola argudiatuta.

2009ko martxoaren 12a
13:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Abiadura Handiko Trenaren lanak "lehenbailehen" hasteko, kostua behin-behinean bere gain hartzeko prest agertu da Nafarroako Gobernua.

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz haserre agertu da Espainiako Gobernuarekin (PSOE), honek ez duelako Nafarroa Garaian AHTren azpiegitura eraiki ahal izateko beharrezkoa den konbenioa sinatzen. Hala, Sanzek gaur berretsi du Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori gutuna igorri diola. Hor dioenez, Iruñeko gobernua prest dago lanen lehenbiziko bizpahiru urteetan kostua bere gain hartzeko, dirua aurreratzeko. Madrilek aurrerago itzuliko lioke dirua, Sanzen esanetan.

Alabaina, Madrilgo gobernuak hori errefusatu, eta gastuak erdi bana ordainduko dituztela esan du. Halere, obren finantzaziorako "zailtasun teknikoak" daudela azaldu zuen atzo Espainiako Ekonomia ministro Pedro Solbesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.