Gizartea

Aian hilotz agertutako gizonaren heriotza ikertzen segitzen du Ertzaintzak

Donostiako auzi-medikuntza zerbitzuan dago gorpua, autopsia egin diezaioten. Indarkeria zantzuak ditu, eta hilda astebete baino gehiago daramala uste du Ertzaintzak.

2010eko abuztuaren 23a
11:43
Entzun
Larunbatean Aiako (Gipuzkoa) padura inguru batean hilda aurkitutako gizonezkoaren heriotza ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. Batetik, nor den jakin nahian dabiltza, zehazki, azkenaldian desagertu dela salatu duten norbaitena ote den gorpua. Bestetik, heriotza zerk eragin zion ikertzen. Donostiako auzi-medikuntza zerbitzuan daukate hilotza, autopsia egin diezaioten.

Ertzaintzak atzo ziurtatu zuen hilotzak indarkeria zantzuak dituela,40 urtetik gorako gizon batena dela, eta astebetetik gora daramala hilda. Arestian aipatu bezala, larunbat arratsaldean aurkitu zuen herritar batek gorpua, padura inguru batean. Usteltze prozesua aurreratua zegoela-eta, hasieran kosta egin zitzaien hildakoa gizonezkoa edo emakumezkoa zen zehaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.