Eusko Legebiltzarra

Aitor Casadok ordezkatuko du Rodolfo Ares

Aitor Casadok hartuko du Rodolfo Aresek Eusko Legebiltzarrean hutsik lagatako eserlekua. Euskadiko Gazte Sozialistetako idazkari nagusia izan zen Casado. 35 urte ditu eta Barakaldokoa (Bizkaia) da.

Gorka Berasategi Otamendi.
2016ko maiatzaren 27a
16:49
Entzun

Aitor Casado Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi ohia Eusko Legebiltzarrera itzuliko da, Rodolfo Aresek hutsik lagatako eserlekua hartuko baitu. Hala jakinarazi du PSE-EEk prentsa ohar batean. 2008 eta 2012 artean ere izan zen legebiltzarkide, hain justu, Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi zen garaian.

PSE-EEk jakinarazi duenez, enpresa pribatuan aritu da orduaz geroztik eta orain utzi egingo ditu, legebiltzarrera itzultzeko.

Aresek atzo jakinarazi zuen legebiltzarra utziko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.