Euskal presoak

Aitor Liguerzana euskal presoa zauritu egin dute Foncalanteko espetxean

Liskar batean, preso arrunt batek puntzoi batekin sastakatu zuen bizkarrean, herenegun

Erredakzioa
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Aitor Liguerzana euskal presoa puntzoi batekin zauritu zuten herenegun, presoaren ingurukoek salatu dutenez. Foncalenteko espetxean (Alacant, Herrialde Katalanak) izan zen gertaera, arratsean, patioko ordua amaitzeko orduan. Preso arrunten artean liskar bat egon zen, eta, ondotik igarotzerakoan, horietako batek sastakada bat eman zion Liguerzanari bizkarrean.

Espetxeko erizaindegian zauriak garbitu eta tetanosaren aurkako txertoa eman bazioten ere, gaua loak hartu ezinda igaro zuen euskal presoak, minaren ondorioz.

Liguerzana duela bi aste eraman zuten Foncalentera, Aranjueztik. Orain, beste hiru euskal presorekin batera dago modulu berean. Senideek salatu dute espetxe horretan preso arrunten arteko liskar ugari eta egunero tentsio uneak egon ohi direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.