Aitzol Gogorza euskal presoa aske uzteko eskatu du Herrira-k

Gaixo larri diren euskal presoen giza eskubideak errespetatzea galdegin dio mugimenduak PPri

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Aitzol Gogorza gaixo larri den euskal presoa berehala aske uzteko exijitu zuen atzo Herrira mugimenduak Bilboko Basurtu ospitalearen aurrean egindako elkarretaratzean.

Gogorzak nahasmen obsesibo konpultsiboa dauka, eta herenegun ospitaleratu egin zuten Basurtun, dituen gorabehera larrien ondorioz.

Gogorzaren egoera salatzearekin batera, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamabi euskal presoak ere berehala askatzeko eskatu zuen preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak, eta PPri eta Espainiako Gobernuari galdegin zien euskal presoen giza eskubideak errespetatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.