Aitzol Zubizarreta aurkezleak EITB utziko du, eta, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Saileko Komunikazio arduradun izango da aurrerantzean.
Gernika-Lumokoa da Zubizarreta, eta 38 urte ditu. Canal Bizkaian hasi zen, eta handik Euskal Irrati Telebistara pasatu zen. 2005etik 2008ra, ETB2ko Teleberri albistegia aurkezten aritu zen.
Ez dute jakinarazi nork ordezkatuko duen Zubizarreta Egunon Euskadi saioan.