Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

Akordioak erdiesteko "konfiantzazko botoa" emango dio PSE-EEk EAJri

EAJk bakarrik gobernatuko duela uste du PSE-EEko hautetsi Jose Antonio Pastorrek, baina legealdi osoan egoera horri eustea "oso zaila" izango zaiola uste du.

2012ko azaroaren 3a
18:12
Entzun

EAJrekin akordioetara iristeko aukerak "irekita" daudela esan du, eta horregatik "konfiantzazko botoa" emango dio Iñigo Urkulluk zuzendutako alderdiari. Bilera gehiago egiteko asmoa agertu du Pastorrek, "egiazko gauza zehatzez hitz egiteko". Izan ere, asteartean izandako bileran soilik "gauza orokorrez" mintzatu zirela esan du, eta EAJk gainerako alderdiei emandako txostenean bilkuran hitz egindakoa "pixka bat gehiago" azaltzen dela erantsi du.

Gai bakoitzean hausnarketa gehiago behar dela uste du Pastorrek, alor ekonomikoan bereziki. Halaber, iragarri du PSE-EEk ere EAJri proposamen bat helaraziko diola.EAJren asmoa "hasieran behintzat" bakarrik gobernatzea dela esan du Pastorrek, gobernu formulen inguruan ez dutelako hitz egin lehen bilera-sortan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.