Akusazioko abokatuaren arabera, Azkueren auzian autopsia da garrantzitsua

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Amaia Azkueren hilketari buruzko epaiketak bigarren saioa izan zuen atzo. Ateak itxita ari dira epaiketa egiten, eta ez dute jakinarazi deklarazioen berri. Miguel Castellsek erantzun zien kazetarien galderei, akusazioko abokatuak. Adierazi zuen hilketa bat izanik Azkueren gorpuari egindako autopsiak izango duela garrantzia epaiketan. Hori izango da perituen froga nagusietako bat. Azkueren hilotza kolpe handiak zituela aurkitu zuten; buruan zuen kolpe bat, objekturen batekin egindakoa, eta jakinarazi zuten jasotako kolpe horien ondorioz hil zela.

Aste osoan jarraituko du epaiketak, eta litekeena da datorren aste hasieran amaitzea; txostenak aurkeztuko dituzte orduan aldeek. Berri agentziek herenegun jakinarazi zuten ustezko hiltzaileak ukatu egin duela Azkue hil izana, hasieran kontrako esan bazuen ere. Fiskalarenera bere kabuz joan zenean, akusatuak esan zuen Azkue berak hil zuela; orain hilabete, ordea, bertsioa aldatu zuen, eta ez zuela hil adierazi zuen. Beste pertsona bat egin zuen hilketaren erantzule.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.