Atentatu saiakera

Alain Ducasee sukaldari frantsesak eraiki nahi duen luxuzko hotel baten orubean lehergailu bat indargabetu dute

Behe Nafarroako Bidarrai herrian Alain Ducasee ospe handiko sukaldari frantsez ezagunak luxuzko hotel bat eraiki nahi duen orubean lehergailu bat aurkitu eta indargabetu dute. Hasiera batean lehergailua 30 kilo kloratitaz osatuta zegoela zabaldu dute polizia iturriek, baina ikerketa iturriek berriki zabaldu dutenez, 13 kiloko gas botila batek, 20 litroko gasolina pote batek eta metxa batek osatzen zuten lehergailua. Alain Ducasse nazioartean arrakasta izugarria lortu duen sukaldaria da, eta New York, Paris eta Monacon jatetxe handiak dauzka. Hasiera batean, Baionako polizia judizialak hartu du bere gain ikerketa, baina azkenean Parisko terrorismoaren aurkako talde bereziaren esku gelditu da.

2003ko azaroaren 13a
14:03
Entzun
Bidarrai herrian Alain Ducasse frantses sukaldari ezagunaren luxuzko hotela eraikitzen ari diren langileek 30 kilo kloratitaz beteriko gas bonbona bat eraikuntzaren atarian aurkitu zutela zabaldu da, baina ikerketaren inguruko iturriek diotenez, 13 kiloko gas botila batek, 20 litroko gasolina pote batek eta metxa batek osatzen zuten lehergailua. Aurkitu bezain laster, poliziari deitu eta ezer gertatu aurretik, gas bonbona indargabetu zuten. Frantziako terrorismoaren aurkako iturriek ez dute inolako hipotesirik baztertzen

Alain Ducasse nazioartean arrakasta izugarria lortu duen sukaldaria da, eta New York, Paris eta Monacon jatetxe handiak zabaldu ondoren, Baxenafarroko Bidarrai herria hautatu zuen beste hotel bat eraikitzeko. Horretaz gain, Bidarraiko Infernuko Zubiko hotela erosi zuen orain gutxi, eta Ducassek bestelako asmo handiak ere bazituela ere aipatu da.

Leherkaria aurkitu bezain laster, Baionako polizia judizialak hartu du bere gain ikerketa hasiera batean, baina azken orduaren arabera, Parisko terrorismoaren aurkako talde bereziaren esku gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.