Hona hemen, aurrerapen gisa, Miren Zabaletaren eta Pello Otxandianoren esan batzuk:
Miren Zabaleta:
- "Itxaropentsu atera nintzen larunbateko batzarretik. Sorturen birfundazioaren lehen harria ipini genuen, herri honetan independentismoa berriro martxan jartzeko".
- "Ezker abertzaleak ez du jakin izan erresistentziatik eraikuntzara pasatzen eta horren araberako kultura politiko bat izaten".
- "Sekula baino aukera hobeak daude prozesu independentista bati heltzeko. [...] Espainiako hauteskundeekin inoiz baino gardenago geratu da burujabetza berreskuratzeko alternatiba bakarra hemen prozesu bat egitea dela".
Pello Otxandiano:
- "Aldaketarako esparru propio bat era dadin Abianeko argipen estrategikoaren lurreratze ariketa bat egitea dagokio Sorturi".
- "Prozesu independentista bat artikulatzen lagundu nahi dugu. [...] Ez dugu proposamen itxi bat aurkeztuko".
- "Kultura politiko berriarekin jakin behar dugu zein diren gizarteko interesak, gogoak, ikuspuntuak eta sentipenak, eta jakin behar dugu horren araberako dinamika eta estrategia bat izaten. Horretarako izan behar dira jendeari entzuteko gaitasuna, jasotakoa biltzeko gaitasuna, enpatia".
Elkarrizketa, bihar BERRIAn.