Europako hauteskundeak

Alderdi guztietako hautagaiek defendatu dute EBren eredua aldatu beharra

EAJ, PSE, EH Bildu, PP, Ezker Anitza eta UPDren hautagaiek mahai ingurua egin dute, EHUren Leioako campusean, Europako hauteskundeei buruz. Guztiek nabarmendu dute bozetan parte hartzearen garrantzia, eta denek esan dute Europaren eredua dagoela jokoan eta egituraketa aldatu beharra duela; norberak zer-nolako eredua nahiko lukeen azaldu du.

Mahai inguruko parte hartzaileak, gaur. ARP
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko maiatzaren 7a
07:23
Entzun

Izaskun Bilbao (EAJ), Ramon Jauregi (PSE), Josu Juaristi (EH Bildu), Zoe Nubla (PP), Iñigo Martinez (IU-Ezker Anitza) eta Manu Agirre (UPD) Europako hauteskundeetarako hautagaiek nork bere Europa eredua defendatu du mahai berean.

EAJko, PSEko, EH Bilduko, PPko, IU-Ezker Anitzako eta UPDko ordezkariek izan dituzte bat egiteak: datozen hauteskundeetan jokoan asko dagoela esanda, abstentzioari aurre egiteko beharra azaldu dute; datozen bost urteetan Europako Batasunaren eredua zehazteko bidean urrats garrantzitsuak egingo direla ohartarazi dute; Europak lidergo argia behar duela aldarrikatu dute, eta Europa federalerako bidea defendatu.

Desberdintasunak ere asko izan dituzte, zein eredu nahi duten eta hori nola lortu behar den zehaztean. Estatuen etorkizuna ere izan dute hizpide, eta Euskal Herrirako defendatzen dutena aurkeztu. Europa federalean "nazio gisa" egon nahi du EAJk; Espainia "Europa federaleko estatu federal" gisa aldarrikatu du PSEk; estatua "handi" mantentzearen alde egin du PPk; EH Bilduk independentzia defendatu du, eta UPDri subiranotasuna eskatzea "aberrantea" dela iruditzen zaio. Ezker Anitzak nazio ereduari eta gizarte ereduari buruz erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.