Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Equo

«Alderdi handiek ez dute krisialdiaz hitz egin nahi»

Hautesleen arreta «gai identitarioetara» bideratzea leporatu die Lopez de Uralde Equoko bozeramaileak

Lopez de Uralde eta Knörr, Gasteizen eginiko ekitaldian, atzo. BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Juantxo Lopez de Uralde Equoko bozeramaile eta alderdiaren sortzaileak esan duenez, krisiaren gaia «alboratzen» ari dira «gehiengoa duten alderdiak», hautesleen arreta «gai identitarioetara» bideratzeko.

Gasteizen eginiko ekitaldi batean izan da Lopez de Uralde, Antxeta Knörr Arabako bigarren zerrendaburuarekin batera—Lopez de Uralde ez da zerrendetan aurkezten—. «Herritarren benetako arazoak estali nahi dituzte banderen lehiarekin», salatu du Equoko bozeramaileak. Krisialdiaren aurren irtenbide zehatzak ematen dituen «bakarra» Equo dela esan du, eta nabarmendu du, besteak beste, 45.000 ekolanpostu sortzea proposatuko duela.

Knörrek, berriz, herritarren parte hartzea defendatu du, «krisialditik irteteko beharrezkoa den erakunde eta ekonomia eredua hautatzeko». Knörrek Islandiako eredua aipatu du, «bankuen zorra itzultzeari buruzko galdeketa egin zutelako han». Hautagaiak herritarren babesa eskatu du Equorentzat, «kaleko haserrea erakundeetara bideratzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.