"Ez zaitu gustatzen halako gaietan epeak jartzea, urrats sendoak eman behar baitira eta ez estropoz egiteko moduko pausu ahulak. Baina guztiok borondate politikoa jartzen badugu, uste dut urtea amaitu aurretik osa daitekeela", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Duela egun batzukJuan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria kritikatu zuen Lopezek, prozesu honetan berak bultzatu eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutua inposatzeko nahia egotziz. Kritika bide horri eutsi dio gaur ere: Ibarretxek proiektu hori alderdien eztabaida mahaira eramatea zilegi iruditzen zaiola agertu du, baina nabarmendu du ezin duela aukera hori besteen gainetik jarri. EAEko herritar guztien lehendakari gisa jokatzeko eskatu dio.
politika
Alderdien mahaia urtea amaitu baino lehen osa daitekeela uste du Lopezek
Konponbide prozesuari dagokinez itxaropentsu antzera agertu da Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia: alderdien mahaia 2006a amaitzerako eratuta egon daitekeela iritzi dio, baina horretarako borondate politikoa adierazi behar dutela "guztiek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu