Pasaiako kanpoko kaia (Gipuzkoa) egiteko plana bertan behera uzteko eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala jasotzen da egitasmoaren Ingurumen Iraunkorrari buruzko Txostenari diputazioakjarritako alegazioetan. Hala, aldundiko teknikariek 40 orrialdeko txostena osatu dute alegazioekin. «Gure ustez, Ingurumen Iraunkorrari buruzko txostenak metodologia akats larriak ditu, beste aukerak ez baitira berdin baloratu. Ez diote kasurik eginIngurumen Ministerioak agindutakoari», azaldu du Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuak.
Planean proiektuak bideragarritasun ekonomikorik ez duela ikusi da. Alduntzinen arabera. «Frogatu da ezin direla kanpoko kaia eraikitzeko behar diren baliabideak eskuratu, ezta legeak agintzen duen errentagarritasuna ere».
Kanpoko kairako proposatzen dituzten hainbat erabilera eta jarduera Kosta Legearen aurkakoak dela iritzi dio Aldundiak. « Gainera, Jaizkibelgo babestutako guneetan eragingo liratekeen ingurumen kalteak atzera ezinezkoa lirateke. Legearen aurkako bidea hartu dute». Hori guztia kontuan hartuta, argi mintzatu da Alduntzin: «Arrazoi sendoak daude erokeria hau albo batera uzteko eta Pasaiak behar duen biziberritze prozesua gehiago ez atzeratzeko».
EAJk aldundiaren erabakia sasalatu du. «Gehiengoaren iritziaren aurka ari da diputazioa, eta Gipuzkoaren garapena geldiarazten ari da», adirazi du Markel Olano batzarkideak.
Aldundiak eskatu du erretiratzeko Pasaiako kanpoko kaia egiteko plana
Portu Agintaritzak egindako ingurumen txostenak metodologia akats «larriak» dituela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu