Aldundiaren ustez, A-8ko zirkulazioa arindu du Bilboko Supersurrek

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
A-8ko zirkulazioa arintzeko helburua «aise eta erabat» bete du lehen egunetan Bilboko hegoaldeko saihesbideak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez. Ia astebete igaro da zabaldu zutenetik —larunbatean egin zuten—, eta herenegundik daude martxan errepideko bidesariak. «Guztiz bete dira gure aurreikuspenak», nabarmendu dute. Bidesariak ezarritako lehen egunean 19.012 ibilgailu —15.590 auto eta 3.422 kamioi— igaro ziren saihesbide berritik, asteartean igarotako erdiak.

Aldundiaren ustez, gainera, argi geratu da Txorierriko igarobidea aukera «baliagarria» dela bidesariak ordaindu nahi ez dituzten kamioientzat. «Txorierriko korridorean ez zen aparteko gorabeherarik egon lehen egunean, ezta ohi baino zirkulazio gehiago, Ertzaintzak jakinarazi digunez». Kamioilariek6,74 euro arteko bidesariak ordaindu behar dituzte, eta aste honetan iragarri zuten «boikota» egingo diotela errepide berriari. Haien arabera, prezioak «gehiegizkoak» dira, eta egungo krisi garaian ezin dute gastu hori onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.