EUSKAL PRESOAK

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea espetxez aldatuko dituzte

Valenceko presondegian zeuden.

Zobaran eta Goieaskoetxearen aldeko elkarretaratzea irailaren 23an, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 7a
08:58
Entzun

Urtarrilean zabaldu zuten Valenceko kartzela (Frantzia), eta bertan dira Zobaran eta Goieaskoetxea. Esperimental gisa izendatua dute kartzela. Abuztuaren 8tik daude zigor ziega banatan, bakartuta. Eguneko 23 ordu ziegan egiten dituzte.

Duela hiru aste eman zuten senideek haien egoeraren berri: “Mittard-ean dira momentu honetan: galdetzen dute Euskal Herritik hurbilduak izatea eta ahal bezain fite mugituak izatea, presondegi honetan segurtasun arazoak dituztelako”. Azaldu zutenez, bi preso bizkaitarrek ez dute profila presondegi horretan egoteko, eta “presondegiko zuzendaria ados da horrekin”. "Erantzukizuna hartzeko" eskatu zioten Frantziako Gobernuari.

Bagoaz plataformak jakinarazi duenez, Zobaran eta Goieaskoetxea espetxez aldatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.