Alfonso Osorio politikari espainiarra zendu da, 95 urte zituela. Santanderren jaio zen, 1923an, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Oviedon. Franco hil ondoren, Arias Navarroren gobernuan (1975-77) Presidentetzako ministroa izan zen, eta, gero, bigarren presidenteordea, Adolfo Suarez presidente zela (1976-1977). Monarkikoa zen, eta behin baino gehiagotan defendatu zuen erregearen figura. 1979an, Suarez buru zuen UCD alderdia utzi eta Alderdi Demokrata Progresista sortu zuen.
Maria Servini epaile argentinarrak—frankismoko krimenen aurkako kereila ikertzen ari da— Osorio atxilotzeko agindua eman zuen 2014an. Gasteizen 1976ko martxoaren 3an eginiko sarraskiaren erantzule izatea egozten zion. Orduan Ministroen Kontseiluko buru zen Osorio. Nazioarteko atxilotze agindua ezarri zuen.
2008an, Eusko Legebiltzarrak gertakari hauien erantzule politiko izendatu zuen, Manuel Fraga Iribarne eta Rodolfo Martin Villarekin batera.