Alfredo Remirezen senitartekoek bisitatik bueltan istripua izan dutela jakinarazi dute gaur haren Twitter kontutik. Istripua izan dutenak ondo daude.
[ADI🚨] Alfredo dispertsatu eta lehenengo bidaian bere senideek ISTRIPUA izan dute. Ondo daude guztiak, baina hau da dispertsio mendeku politikaren errealitatea, hau da dispertsioarein lortu nahi duten argazkia, eta lortu dute. Nahikoa da! ADI MOBILIZAZIOEI! pic.twitter.com/SpZowaipEx
— #allFREEdom (@ErreHarriaLIBRE) 2018(e)ko otsailak 25
Basauriko espetxean egon da aste honetara arte Remirez, baina aste honetan eraman dute Darocako espetxera (Espainia). Urtebeteko zigorra betetzera sartu zuten preso, Amurrioko festa batzuetan euskal preso bat irudikatzen zuen panpina bat erakusteagatik.
Astelehenerako biltzera deitu dute Amurrion.