EAJk Ibarretxe plana «berreskuratu» nahi izateak alderdi horren eta PPren arteko hauteskunde osteko itunak «zaildu» ditzake, Alfonso Alonso Arabako PPko presidente eta diputatuaren ustez. PPk Espainiako Gorteetarako hauteskundeak irabazten baditu EAJrekin akordioak bilatuko dituela esan du Alonsok, baina ohartarazi du akordio horiek jeltzaleek aukeratzen duten «bideak baldintzatuta» egongo direla.
Alonsok espero du etorkizunean EAJk elkar-ulertzea bilatzea, eta ez «haustura eta banaketa». Hortaz, pilota EAJren teilatuan dagoela esan du: «EAJren esku egongo da, PPk elkarrizketarako duen gaitasuna erakutsi baitu».
Alonsok dioenez, EAJk aukeratzen duen bideak itunak «zaildu» ditzake
'Ibarretxe plana' «berreskuratu» nahi izatea leporatu die Alfonso Alonso PPko diputatuak jeltzaleei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu