Hainbat alorretako pertsona ezagunek babesa adierazi diote Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide Oihana Agirreri, eta «auzi politiko guztiak» —epaitutakoak eta epaiketa bidean direnak— bertan behera uzteko exigitu zuten atzo Donostian egindako agerraldian.
Euskal preso eta iheslarien egoera salatzen egindako lanarengatik Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi urtera kondenatu zuen Oihana Agirre. Espainiako Auzitegi Gorenak duela gutxi berretsi egin du epaia.
Agirreri babesa eman, eta haren aurkako auzibideak gaitzetsi zituzten atzo hainbat pertsona ezagunek; besteak beste, Lokarriko Aitziber Blancok, Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Ritxar Maritxalar Langraiz ikastolako zuzendariak, EHUko irakasle ohi Xabier Apaolazak, Jesus Uzkudun sindikalistak, EHUko irakasle Fito Bornaetxeak, Ezker Anitzako Mikel Izagirrek eta Eleak mugimenduko Joxean Agirrek.
Larunbatean Donostiako auzitegian (Egia) egingo duten elkarretaratzera ere deitu zuten; arratsaldeko bostetan izango da.
Alor askotariko jendearen babesa jaso du Oihana Agirrek
Elkarretaratzera deitu dute larunbaterako Donostiako auzitegian, «herri harresia» osatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu