Altsasuko alkateak gaur deklaratuko du Madrilen

Irailaren 3an hainbat herritarrek egindako parodia baten harira joango da Espainiako Auzitegi Nazionalera

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du gaur. Irailaren 3an hainbat herritarrek egindako parodia batean izan zuen parte hartzeari buruzko azalpenak emateko deitu du deklaratzera epaileak. «Poliziaren jazarpena» salatzeko egin zuten parodia hartan, Espainiako erregea eta segurtasun indarrak agertzen ziren, besteak beste.

Bilduk elkartasuna agertu dio Urrestarazuri, etasalatu du alkatea deklaratzera deitzeak agerian uzten duela Espainiako «defizit demokratikoa». «Herritarren kritikei ezin die erantzun poliziekin edo, kasu honetan bezala, epaileekin». Koalizioak gogora ekarri du Lizartzako alkatea ere auzitegi berean izan zela: «Oso larria da herritarrek aukeratutako hautetsien kontra aritzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.