Altsasuko auzia

Altsasuko auziko preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan daudela jakinarazi dute senideek

Zaballako espetxera eraman dituzte Oihana Arnanz eta Joki Unamuno; Iñaki Abad, berriz, Iruñekora.

Altsasuko auziko presoak aske uzteko eskatuz manifestazioa egin zuten ekainean, Iruñean. JON URBE, FOKU
2018ko irailaren 7a
06:33
Entzun

Oihan Arnanz eta Iñaki Abad Altsasuko auziko presoek joan den ostiralean jakinarazi zieten beren senideei hasia zutela Euskal Herrirako bidea. Astebetean non zeuden jakin gabe egon ostean, Altsasuko Gurasoek gaur jakin dute Zaballan dela aurrena eta Iruñean bigarrena. Beraien deien zain daude orain, nola dauden jakiteko.

Bestetik, beste preso batek esanda, gaur jakin dute Jokin Unamuno ere eraman zutela Estremerako (Madril) espetxetik. Ordu batzuk geroako jakinarazi dute hura ere Zaballan dagoela. Nolanahi ere, Altsasuko Gurasoek salatu dute azken horrek Iruñeko espetxera eramatea eskatu zuela, eta ez Zaballakora. "Akats administratiboa" gertatu dela esan diote, eta gertatutakoa "surrealista" dela salatu dute gurasoek.

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak gaur hamabost jakinarazi zuen Altsasuko auziko presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarriko zituztela. Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Oihan Arnanz eta Jokin Unamuno Zaballako kartzelan daude; Adur Ramirez de Alda eta Iñaki Abad, Iruñekoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.