Altsasuko auzia

Altsasuko gazteen aldeko elkartasun gunea sortu dute Iruñean

Altsasu auzian zigortutakoen askatasuna galdegiteko hartu dute Takonera parke ondoko gune bat. Bertso saioa eta afaria egingo dituzte. Kanpin dendak ere jarri dituzte gaua bertan egiteko.

Ernaik Altsasuko auzipetuen alde Iruñean sortu duen elkartasun gunea. ERNAI
2018ko ekainaren 14a
11:28
Entzun

Altsasuko gazte espetxeratuen aldeko protesta ekintza egiten ari dira, Iruñean, Takonera parkearen ondoko Basotxo kalean. Karpa bat eta hainbat kanpin denda jarri dituzte, eta gaua bertan egingo dutela iragarri dute.

17:00etan eman diote hasiera Elkartasun Guneari. Mikrofono irekia jarri dute parte hartzaileen eskura, Altsasu auziari buruz taldean hausnartzeko. Iluntzeko 20:00etarako bertso saioa prestatu dute Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Irati Majuelo eta Aitor Servier bertsolariekin. Eta afaria egingo dute 22:00etan.

Altsasuko gazteei bi eta hamairu urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Auzitegi Nazionalak, leporatzen zaizkien gertakariak terrorismo delitua ez direla ebatzi arren. Fiskaltzak helegitea aurkeztu dio, gaur, epaiari. Auzipetuek "terrorismo delituak" egin zituztela argudiatu du eta 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatu ditu.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.