'Altsasuko auzia'

Altsasukoak Aske jardunaldiei hasiera eman diete, Iruñean

Bi urte bete dira Auzitegi Nazionalak Altsasuko hainbat gazte atxilotu eta espetxera bidali zituenetik. Gertakari horien urteurrenean, hausnarketarako jardunaldiak antolatu dituzte, Iruñean. Elkarretaratzera deitu dute larunbaterako.

Altsasukoak Aske jardunaldietarako karpa eta elkartasun gunea jarri dituzte Iruñeko Gaztelu plazan. ALTSASU GURASOAK, @ALTSASUGURASOAK
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko azaroaren 16a
19:40
Entzun

Mahai inguruak, afaria, musika eta mobilizazioa izango dira, gaur eta bihar, Iruñean, Altsasuko gazte espetxeratuen egoera "bidegabea" salatu eta haien askatasuna aldarrikatzeko. Hainbat arlotatik aztertuko dute Altsasuko auzia: Nafarroako gazte eragileak, bestelako gizarte elkarteak, kazetariak, arlo juridikoko adituak eta alderdi politikoetako hautetsiak bilduko dira Altsasukoak Aske jardunaldietarako antolatu dituzten solasaldietan.

Horrez gain, mobilizaziora deitu dute Altsasuko gazte espetxeratuen gurasoek. Elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 17:00etan, Gaztelu plazan bertan.

Gazte auzipetuen gurasoek adierazi dute lehen espetxeratzeak izan zirenetik bi urtera, aurrera egiteko indarra izaten jarraitzen dutela jendeak eman dien babesari eta adierazi dien elkartasunari esker. Oraindik ere laguntza hori behar dutela nabarmendu dute, eta jardunaldietan parte hartzera eta mobilizatzera animatu dituzte herritarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.