'Haika-Segi auzia'

Amaia Arrieta, Gartzen Garaio eta Egoitz Lopez de Lacalle libre utzi dituzte

'Haika Segi auzian' auzipetuta dauden eta egun hauetan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Amaia Arrieta, Gartzen Garaio eta Egoitz Lopez de Lacalle libre utzi dituzte gaur. Gartzen Garaiok behin behineko kartzela epea betetzen du, baina hori ez da Amaia Arrietaren eta Egoitz Lopez de Lacalleren kasua. Epaiketaren gaurko saioan 'kaiolatik' kanpo egon dira hirurak, eta handik espetxera eraman dituzte, beraien trasteak hartu, tramiteak bete, eta kalera ateratzeko.

2005eko apirilaren 1a
16:45
Entzun
'Haika-Segi' auzian auzipetuta eta kartzelan dauden lagun denak askatzeko eskatu zuten beraien defentsa abokatuek, baina, epaileek haietatik hiru askatzea erabaki dute: Amaia Arrieta, Gartzen Garaio eta Egoitz Lopez de Lacalle.

Auzi horretan hiru epaile daude, eta haietako batek, Santiago Pedrazek, boto partikularra eman du, auzipetutako gazte denak libre utzi beharko liratekeela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.