indarkeria matxista

Amaia Gutierrez Lopez

Barakaldo, 2004ko urriaren 10a.

2004ko urriaren 10a
05:00
Entzun

Arreba hil, eta ama hilzorian utzi zituen. Antonio Gutierrez Lopez 2004ko urriaren 10eko goizaldean atxilotu zuen Ertzaintzak. 34 urte zituen hiltzailearen arrebak; amak, 60. Barakaldoko (Bizkaia) Zuazo auzoko pisu batean bizi ziren biak, garai hartan 42 urte zituen Antonio Gutierrezekin.

Izatez, bizilagun batek eman zien abisua poliziei, 02:30 izanik ere iskanbila handia heldu zelako familia horren bizilekutik, Maiatzaren Leheneko etxebizitza multzotik. Lekura iritsi ziren lehendabiziko poliziek bizirik aurkitu zituzten bi emakumeak, baina oso larri biak, eta larrialdi zerbitzuak ez ziren garaiz iritsi Amaia Gutierrez Lopezentzat. Lepoan egin zizkion ebakiengatik, bertan hil zen, anbulantziak iritsi zirenerako.

Ama, berriz, Begoña Lopez, larri hartu zuten. Lepoan zituen zauriak hark ere, baina baita bularrean ere. Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta han eduki zen hurrengo egunetan.

Hiltzailea, berriz, etxean bertan atxilotu zuten ertzainek. Polizia iturriek zabaldu zuten hiltzaileak ez ziela sartzen utzi nahi izan lekura iritsi zirenean. Hilketen arrazoiaren atzean diru kontuak ote zeuden ere adierazi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.